Scoot Skate Eguna, gaztetxoen zoramena

Skate edo monopatina puri-purian dago gaztetxoen artean. Hori ikusita, Irungo Udalak orain dela Scoothiru urte Santiago zubiaren ondoan skate parkea eraiki zuen, eta pixkanaka-pixkanaka irristatze-kirol hau bul-tzatzen ari da, hainbat jarduera antolatuz. Azkena Scoot Skate Eguna izan da.
Ekimena maiatzaren 4an, skate parkean ospatu zen, Gazteria eta Kirol Arloak prestatuta, Hondarribiko HS2 dendarekin batera.

Iñaki Navascues HS2 dendako arduradunaren esanetan, “diberti-tzea eta ondo pasatzea” izan zuen helburu. Gozatu bai, baina aldi berean jarduerak bazuen beste xede bat, Navascuesek honela azaldu zuena:

Skate_1“Kirol honetan gauzak aldatu dira. Lehen, bakarrik gutxi batzuk praktikatzen genuen monopatina; orain, ordea, jendea mundu honetan sartzen ari da, gehienak, oso gazteak. Beraz, kontrola beharrezkoa da eta horretarako skate eskolak sortzen ari gara”.
Kontuan hartu behar da “gazteen gurasoak ez direla skaterlariak izan; hortaz, ez dakizkite kirol honen jokabide-arauak, eta guk irakatsi egiten dizkiegu, haien haurrei helaraz diezazkieten. Beraien arteko errespetua sustatu eta irristatzekoan segurtasun baldintzak zein diren azaltzea izan ziren egun hartan gure betebeharrak”, zehaztu zuen HS2 dendako arduradunak.

Proposamena Irungo eta Hondarribiko 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta zegoen, eta Slalomesan beharra dago kirolariek ondo erantzun zutela, skate parkean 150 lagun inguru bildu bai-tziren. Ekintza arratsaldeko hiru eta erdietan hasi zen, patinaje askearekin, eta ordu bat geroago scoot modalitatearen tailerra eskaini zen. Bostetan skatearen ordua izan zen. Slalomaren eta long board erakusketen txanda izan zen ondoren, bost eta erdietan eta seietan hasita, hurrenez hurren.

Gozamenerako arratsalde hartan oinarrizko mekanika ere irakatsi zitzaien parte-hatzaileei, baita errazak diren trikimailu batzuk ere. “Gure asmoa pixka bat denetatik eskaintzea izan zen; hartara, monopatin mota guztiak jorratu genituen. Gaztetxoek scootarekin hasten dira, errazena delako, gero skatearekin jarrai-tzen dute, eta orain pil-pilean dagoena long boarda da, mugitzeko oso erosoa delako. Aldiz, slaloma teknikoagoa da, eta hau egiteko taularen nagusitasuna erabatekoa izan behar da”.

Mekanika_tailerra

Navascuesen ustez, monopatina modan ez dagoen kirola da, pasa egingo den gauza bat ez delako eta lehen ere mundu honetan ibiltzen zen jendea bazegoelako. Halere, gaur egungo arrakasta inoiz ez duela izan onartzen du, eta, jarduera arriskugarria izan arren, edonork disfrutatu ahal duela, tentuz arituz gero.

Adituek Irungo skate parkea oso ona dela diote: ongi diseinatutakoa da, pixka bat denetatik dauka eta ondo pasatzeko aproposa da. Halaber, leku estrategiko batean kokatuta dagoenez, Hendaiatik oso gertu, aldameneko herrietako zaleak erakar-tzen ditu, bertan giro aparta sustatuz. Zain dezagun.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude