San Markoseko opilaren arbasoak

Zein da San Markos eguneko opilaren jatorria?

Nolako transformazioak jasan ditu historian zehar? Ez dago teoria bakarra. Ezin dena ukatu da
gure eskualdean izugarri errotua dagoen ohitura dela gaur egun, eta heldu den apirilaren 25
ean berrituko dela.

Hona hemen bildu dugun azalpen sorta.

Opilen “arbasoak” baserrietako arrautz soberakinarekin lotuta egon daitezke. Arrautz haiekinfes-opilasanmarkos01
ogizko opilak egiten ei ziren; beraz, ez zuten erlijioarekin inongo loturarik.

Pazko-opila Euskal Herriko hainbat herritan egiteko ohitura zegoen eta amabitxiek haur
besoetakoei ematen zizkieten opari. Tokian tokiko izena zuten: arrautz-opil, Pazko-opil,
morrokoa, adibidez.

San Markos opilaren jatorria azaltzeko, apirilaren 25eko, hots, San Markos eguneko prozesioak
zirela eta, erromesek baselizetara eramaten zituzten hamaiketakoak gogora ekarri behar dira.
Erreguteak egiteko prozesioak zirenez, egun osoa iraun zezaketen; horregatik hamaiketako
ederra egin behar zen. Bidasoaldean eta Oarsoaldean tradizio hau oso errotuta zegoen.

XVIII. mendeko dokumentu batean erromesek zerama-tzaten “empanada” delakoak aipatzen
dira: amuarrainezkoak, oilaskozkoak edo aingirazkoak. Haurrei ogi zati eta arrautz bana
ematen zitzaien.

Opil gozoa

piper opilla6182-modified

Opil gozoaren jatorriari dagokionez XX. mendean bilatu behar omen da. Katalunian, Pazko
Egunean, amabitxiek euren besoetakoei Mona izeneko tarta bat oparitzen diete, gozokiak eta
arrautzak dituena. Bada, Irunen bizi zen gozogile kataluniar bati Mona ospetsuaren tradizioa
gurean zabaltzea bururatu omen zitzaion.

Bestalde, dokumentatua dago, XIX. mendearen bukaeran jaiotako Bautista Goñi izeneko
Behobiko gozogile batek sanmarkopila egiteko errezeta propioa zeukala.

Beste teoria baten arabera, opila gozo bilakatu izana Paco Elgorriaga gozogilearekin lotutaopila eguna 10-04-25 039
dago. Larretxipi kaleko bere gozo-dendara urtero, apirilaren 25 aldera, emakume madrildar
batek enkargu berezi bat egiten ei zion: bere semebitxiarentzat opil bat, zeinaren oinarria
ogiaren antzeko ore bat baitzen. Behin, andre honek Elgorriaga jaunari ogiaren ordez bizkotxo
bat egin zezala eskatu zion. Emaitza zoragarria iruditu zitzaion madrildarrari. Emakumearen
enkargua eta soroak bedeinkatzen ziren eguna gutxi gorabehera bat zetozen. Ohitura zabalduz
joan zen eta azkenean soroena eta opilena aldi berean egiten hasi zen.

Paco Elgorriaga gozogilearen espezialitateetako bat almendra azukregorrituak ziren. Esaten denez, behin, kobrezko lapikoan itsasirik geratu ziren hondakinak kendu ahal izateko ura berotu zuten bertan. Orduan, langile bati bururatu zitzaion irakiten ari zen ur hartan opiletan ipintzeko prest zituzten arrautzak egostea. Emaitzak harridura sortu zuen lantegiko gozogileen artean arrosa kolore polit batez tintatuak geratu zirelako.

Atalak: Aisia,Informazioa

Etiketak:

3 comments

  • Larraitzk 11:31(e)tik 2013(e)ko apirilak 15 esan zuen:

    Arrasate inguru honetan ‘karapaixoa’ egiten dute. Gure opillarekin antzekotasun handiak ditu: aitapontekoak edo amapontekoak oparitzen dio besoetakoari, baina Garizuma garaian eta ogiarekin, arrautzekin eta txorizoarekin egiten dute. Arrasaten ‘karapaixo’, Elgetan ‘garipaua’, Elorrion ‘mokotza’…

  • Xaunk 14:38(e)tik 2016(e)ko otsailak 15 esan zuen:

    Irungo euskaran amabitxiari ‘amautxi’ esaten zaio (‘amabitxi’ hitza hemen ahoskatzean jartzen zaion azentuaren eta honek ahozko hizkeran eragiten duen silaba jatearen ondorioz ‘amábitxí‘ > amáutxi bihurtzen da, ‘aitabitxi’ ‘atáutxi’ bihurtzen den bezalaxe).

    Hondarribiko Jaitzubia auzoan ere ‘amautxi’ eta ‘atautxi’ erabiltzen dituzte, baina gainerako auzoetan ‘maidiya’/’maidiña’ eta ‘paidiya’/’paidiña’ hitzak erabiltzen dituzte, seguraski gaskoieratik moldatutako formak.
    .

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude