Miren Gomez dantza irakaslea: “Zoriontsua naiz nire ikasleek dantzatuz gozatzen dutenean”

Miren Gomez irundarrak Zaragozako Maria de Avila dantza eskolan ikasi zuen eta Ballet Biarritzen dantzari gisa aritu zen. Dantza da bere pasiorik behinena, eta gozamen hori Lopez Becerra kalean duen Studioan ikasleei “kutsatzen” die.

miren gomezM3367

– Zure ibilbidean zer izan da nabarmenena?
Dantzari emana bizitzeko egin behar izan ditudan ahaleginak, bide horretan ezagutu dudan eta nire bokazio berbereko jende zoragarria, dantza dela-eta ezagutu ditudan leku eta egindako bidaiak, koreografo oso inportanteen piezak dantzatzeko aukera, irakasle bereziki onen eskutik ikasteko aukera izatea, eta agertokira ateratzen naizenean sentitzen dudana.
– Zer sentiarazten dizu dantzak?
Benetako grina sentitzen dut dantzarekiko. Dantzaren bitartez nire sentimenduak adierazten ditut, partekatzen, eta mugimenduak irakasten. Dantza egiten dudanean zorion-tsua naiz. Eguneroko diziplina eta hobetzeko ahalegina ekartzen dizkit herrestan. Agertokira igotzea, ikusleentzat dantza egitea, txaloak jasotzea; horrek guztiak, barru-barruan sentitzen dudana adieraziz, asko gogobetzen nau, eguneroko lanaren lanaz. Bestalde, dantzari esker, nire eguneroko bizitza erosoagoa da, nire gorputza arin eta malgu dagoenez gazteago sentitzen naiz.
– Zer eskaintzen duzu Miren Gomez Dantza Studioan?
Dantza klasikoaren irakaskuntza, maila guztietan, 4 urteko haurretatik hasita helduentzako baleteraino. Dantza garaikidea ere irakasten dut; estilo modernoagoa oinarri klasikotik abiatuta. Azkenik, Body Balleta aipatuko dut: ariketa sorta bat da, dantza, Zumba eta Kizomba nahasten dituena.

miren gomez neskak_8811
– Beste eskaintzen artean zein da zurearen bereizgarria?
Studioan ikasturte amaierako emanaldiak antolatzen ditugu Amaia KZn. Halaber, gure eskoletako ikuskizunetan parte hartzen dugu, Kontxako barandan balet-barra egiten dugu… Gainera, lehiaketetan parte hartzen dugu, eta haietan gure ikasleek emaitza oso onak lortu dituzte; omenaldietan dan-tzatzen dugu (adibidez, aurten Luis Marianori egindakoan), Irungo auzoetako jaietan, eta jakina, Dantzaren Eguna dela-eta antolatzen diren jardueretan.
– Zein dira ikasleekin lortutako emaitzak?
Nire ikasleez harrotzen naiz dantzako klasera sartuta zoriontsu ikusten ditudanean, nik ikasleei edo haiek euren buruari ezarritako helburuak erdietsi dituztenean -esaterako, posizio zail bat ongi egiten ikasten dutenean-, bai eta gurasoak pozik daudenan ere, euren seme-alabek oin lauen arazoa edo belaunen desbideraketarena zuzendu dutela esaten didatelarik… Gogobeteta sentitzen naiz nire ikasleek lehiaketetan sariak lortzen dituztenean, eta Foru Aldundiaren beka bat kanpoan dantza egitera joateko eskuratzen dutenean, baina, batez ere, dantza eginez gozatzen dutenean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude