Denda online bat ireki nahi nuke. Nondik hasiko?

Online shopping

Ecommerce delakoa puri-purian dago. Asko eta asko gara dena online bat ireki-tzea pentsatu dugunok, sekulako ideia ona izan eta ekimen suharrekoak garelako edo, ziurrenik, krisiak gogor kolpatu gaituelako, irtenbide bat bilatu nahian.
Abia gaitezen hasieratik; alegia, dagoeneko jakin badakigula zer nolako produktua saldu nahi dugun. Lau dira kontuan hartzeko faktoreak:
Posizionamendua bilatzaileetan: Horixe da gure erakusleihoa, ikusle-erosleak bilatzaileen bitartez iritsiko zaizkigu eta (Euskadiz ari garela, Google da nagusia).
Hasierako planifikazio onak berebiziko garrantzia du; izan ere, askoz errazagoa da gure webgunea posizionatzea, iraganeko akatsak zuzentzea baino. Hortaz, hasierako planteamendua egitean SEO parametroak (online agertzeko nolakoak) aintzat hartuta, bezero batek guk saltzen duguna bilatzen duenean, gu aurki behar gaitu Google-ren emaitzen lehen lerroetan.
Edukien kudeatzailea: Hona hemen online salmentarako guneak sortzeko edukien kudeatzaile batzuk: WordPress, Woocommerce erako plugin bat duena; Magento, Prestashop… Haien artean badaude alde handiak, eta beraz hobe genuke profesional baten aholkua eskatzea, gerora begirako inplikazioak ezagutze aldera. Azken finean, aukeratzen dugun CMS delakoa (edukien kudeatzailearen kontua, ingelesezko sigletan) luze egongo da gure ondoan, migrazioak zail samarrak dira eta.
Produktuen katalogoa: Produktuen sailkatzea argi izan arren, funtsezkoa da katalogo on bat prestatzea. Orain arte gidari izan ditugun ohiko merkataritza fisikoaren irizpideek ez dute berdin balio sare bidezko merkataritzarako. Long Tail delakoa (bila ezazu Wikipedian) lagungarri izango zaigu ideiak argi-tzeko, eta oso zabaldutako gauzen alde ez egitea, haien eskaintza jadanik finkatua egon ohi delako.
Marketina: Jendeak ez baldin badaki hor gaudela, ez zaizkigu bisitan etorriko; geuk eraman behar ditugu eskutik, bisitari gehienak erosle bihur daitezen. Tamalez, sarritan gertatzen da online denden proiektuetan dirutza gastatzen dela gunearen sorkuntzan eta ez dela inbertsiorik egiten publizitatean: sare sozialetan, SEM (marketina bilatzaileetan), publizitate zuzenean, blogetan, eta abarretan.
Pablo Moratinos
Marketing online-aholkularia
3yMedia Comunicación Digital

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude