Ayamendi Kluba: balioetan oinarritutako gimnasia erritmikoa

2000. urtean eman zituen lehendabiziko urratsak Ayamendi Gimnasia Erritmikoko Klubak. Harrez geroztik, Bidasoa eskualdeko gimnasta ugari hezi eta prestatu dituzte talde horretako entrenatzaileek. Gaur egun, 80 bat gimnastak osatzen dute taldea. Garaipenen gainetik,
gimnastei diziplina eta laguntasuna bezalako balioak
irakastea da helburu nagusia.

ayamendi ariketa2753

Artalekuko kiroldegiko pistan uztaiak, pilotak eta kolorezko zintak nagusi izaten dira Ayamendi Klubeko nesken entrenamenduetan. 3 eta 15 urte bitarteko gaztetxo hauek primeran erabili eta menperatzen dituzte aparatu guztiak. Hala ere, kirol honetan bikaintasuna lor-tzea lanordu askoren emaitza da. “Astean zehar 7 bat ordu entrenatzen dugu, kirol oso zorrotza delako. Dena den, behin probatuz gero ezin duzu utzi, oso dibertigarria eta dinamikoa baita” dio Nerea Mendoza irribarretsu batek. Orain dela 6 urte hasi zen gaztetxo honen ibilbidea gimnasia erritmikoaren munduan. Makurtuta zebilela esan ohi zion amak eta, akats hori konpontzeko asmoz, Ayamendi Klubean izena eman zuen. “Gaur egun oso tente nabil eta, akatsa konpontzeaz gain, nire diziplina eta gorputzaren koordinazioa lantzen ikasi dut”. Ane Martin taldekideak ere gauza ugari ikasi ditu klubean hasi zenetik, eta progresio hori gora doa. “Laguntasunak eta elkartasunak duten garrantzia ikasi dut; izan ere, taldeko dinamiketan ezinbestekoak dira”.
Futbola, saskibaloia edota eskubaloia bezalako kirolak nagusi diren hiri batean, zaila izaten da tarte bat egitea. Hala ere, Ayamendi Klubekoek, ahoz-ahokoari esker, lortu egin dute. Miren Altuna entrenatzailearentzat beren potentzialtasun nagusia kirol osoa eskaintzea da: “gorpu-tzaz gain, adimena, koordinazioa, psikomotrizitatea eta entzumen-gaitasun musikalak lantzen dira”.

Ayamendi2757
Bestalde, kirol honi askotan atxikitu izan zaion lehiakortasun ospearen kontra egin izan du Ayamendi Klubak. Lara Monsalve entrenatzaileak argi uzten du: “gure helburu nagusia da ikasleek ikasitakoa erakustea eta ondo pasatzea, eta horrela jakinarazten diegu. Urte osoan zehar lana ondo egiten bada, emaitza ona izaten da”.
Horretaz gain, badute gaur egun kirol taldeek aurkitzen duten zailtasun nagusietako bat: umeak komprometitzea. Honen aurrean, Miren Altunaren taldeak “kirol polita eta atsegina” eskaintzen du, non diziplina, laguntasuna eta taldekidetasuna bezalako balioak nagusi diren. Gainera, gorputza eta bizitasuna asko lantzen dira.

Eta mutilak?

Nahiz eta askotan gimnasia erritmikoaren mundua neskentzat bakarrik dela aditzera eman, mutilek ere lekua badute. Mirenek eta Larak mutilak izan dituzte taldean, baina jendearen iritzien ondorioz kirola uztera derrigortuta ikusi ohi dute beren burua. “Egia da neska ugari daudela, baina ez da neskentzat bakarrik pentsatutako kirola” dio Lara Monsalvek. “Mutilek indar handia dute aparatuak airera jaurtitzeko orduan, baita jasotzerakoan ere” gaineratu du Miren Altuna entrenatzaileak. Beraz, Bidasoa eskualdeko neskez gain, mutilek ere atea irekia dute gimnasia erritmikoaren mundua probatu nahi izanez gero.

Informazio gehigarria:
www.clubayamendi.com
Telefonoa: 665.618.162

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude