Yon Gallardo Bidashop Irungo merkatari eta ostalarien elkarteko presidente. “Bisitariak ez dira erostera bakarrik etorriko”

Papperino izozki-dendaren lema hartu du aurten Yon Gallardok, gurasoen eskutik. Aldi berean, Bidashop Irungo merkatari eta ostalarien elkarteko presidente egin dute. Beraz, familiako negozioa aurrera eramateaz gain, sektorea biziberritzeko lan egingo du. Hiriak “aisiazko eskaintza” behar duela uste du, bezeroarentzat

Jarraitu irakurtzen

San Markos eguneko opilak

Hawaii gozotegiko Eva Urigain: “Garrantzitsuena gozogilearen eskua da” Milaka haurrek eta gaztek jasoko dute opila amabitxiaren eskutik, apirilaren 25ean. Horietako asko Hawaii gozotegiko lantegian egindakoak izango dira. Ia mende erdia darama Urigain familiak opilak prestatzen. Sekreturik ez dutela baieztatu du

Jarraitu irakurtzen

Makilaren zaindari

Deskarga kaleko seigarrenean sartzea denboran atzera egitea da. Bi mizpirondo daude eraikinaren atarian. “Alberdi” abizena tailatua duen oholak ongi etorria ematen dio bisitariari, egurraren eta artisautzaren erresuma txiki honetara. Etxabea familiako tailerra da, xumea bezain berezia. Antzinako usaina dario. Zorua

Jarraitu irakurtzen

Udan ere, Sport Jam

Hamar urte bete ditu 2015ean Sport Jam azokak. Ospakizun modura, bi edizio egingo dituzte aurten Ficoba erakustazokan: azaroan ohiko azoka, eta maiatzean berezia, udako sasoiari zuzendutako edizioa izango dena. Surfean, urpekaritzan edo piraguismoan lehen urratsak emateko piszinak prestatuko dituzte, skate

Jarraitu irakurtzen